Aldaketak La Guipuzcoana enpresaren autobus zerbitzuetan

Aldaketak La Guipuzcoana enpresaren autobus zerbitzuetan
2016/02/06 01:13
eta kitto!
Gaurtik (otsailaren 6tik) aurrera, La Guipuzcoana enpresak eskaintzen duen UK05 Zestoa-Azpeitia-Azkoitia-Elgoibar-Eibar-Ermua lineak ordutegia eta ibilbidea aldatuko ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak aditzera eman duenez. Aipatutako linea lanegunetan goizeko lehen bi bidaietan bakarrik irtengo da Zestoatik, 06:35ean eta 07:10ean. Lanegunetako zein zapatuetako eta jaiegunetako gainerako bidaiak Azpeitiatik abiatu eta helmugaratuko dira. Beraz, autobus aldaketa egin beharko da Azpeititik/ra UK01-UK03-UK06 lineetako autobusetara. Ordutegi berria ikusteko hemen sakatu. Informazio gehiago jasotzeko sartu enpresaren webgunera.