Arraguetan erre den etxea eraistea erabaki dute

Arraguetan erre den etxea eraistea erabaki dute
2016/03/04 16:00
eta kitto!
Eguen goizean Arragueta kalean su hartu zuen etxea eraistea erabaki dute. Suhiltzaileek atzo arratsaldean oraindik beharrean jarraitzen zuten eta gauean kamioietako bat han laga zuten, erretako egur eta bestelakoen artean berriz sua piztuko ote zen beldur ziren eta badaezpada. Egurrezko eraikina osorik kiskali zuen suak eta, kalteak ikusi eta baloratu ondoren, erretako eraikinetik geratzen dena eraisteko erabakia hartu dute gaur. Eraikin horretan bizilagun bakarra zegoen, atzo Gurutzetako Ospitalera eraman zuten 45 urteko gizona. Suak esku eta hanketan bigarren mailako erredurak eragin zizkion eta zauriek hobera egin arte ospitalean jarraitu beharko du.