Arraguetan erre zen etxea eraisten dihardute

Arraguetan erre zen etxea eraisten dihardute
2016/06/20 eta kitto!
Orain dela aste aurreratu zutenari jarraituta, martxoan Arragueta kalean erre zen etxea behera botatzeko beharrak hasi zituzten aurreko astean eta horretan dabiltza oraindik. Etxea erre eta egun gutxira, kalteak oso handiak zirela ikustean onena eraistea izango zela erabaki arren, uste baino gehiago luzatu da horretarako lanen hasiera, baina orain dela aste bi etxetik behera harriak jausi zirela ikusita, badaezpada lehenbailehen ekin diete beharrei.