Astelehenean banatuko dira "Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki lehiaketako sariak

Astelehenean banatuko dira "Eibar aldeko euskara hiztegia" argazki lehiaketako sariak
2017/03/23 eta kitto!
Udalak eta herriko euskaltegi biek antolatutako “Eibar aldeko euskara hiztegia” Argazki Digitalen lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren ezagutzera eman dute gaur: epaimahaiak saria jasotzeko aukeratu duen argazkia Elena Pallejak aurkeztutakoa, "pegora" adierazten duen erretratua izan da.
Eta interneten, Eibarko Euskararen web orrian boto gehien (90) jaso dituena, berriz, Lu Carballoren "antiparrak" argazkia izan da.

IMG_9833

Antolatzaileek azaldu dutenez, internet bidez 328 boto eman dira eta, saritutako argazkiaz gain, beste batzuek ere boto asko jaso dituzte: basarri (81 boto), maratilla (47 boto), parrapas (29 boto), muga (13 boto)... Irabazleei saria banatzeko ekitaldia astelehenean izango da, 12:00etan Portalean.