Aurrekontuak errealitatea "makillatzen" duela dio Irabazik

Aurrekontuak errealitatea "makillatzen" duela dio Irabazik
2017/02/17 eta kitto!
EQUO-k eta Ezker Anitzak osatzen duten Irabazi-Ganemos Eibar koalizioak zalantzatan ipini du PSE-EEk aurkeztutako aurrekontua eta aurtengo udalaren politikak “goitik behera aldatzea” eskatzeaz gain, datozen urteotararako “sormen handiagoa duen ikuspegi berria” erabiltzea ere eskatzen dute. María Jesus Agirrezinegotziak esandakoaren arabera, “PSE-EE aurkeztu dituen kontuak herrian dagoen errealitatea makillatzeko baino ez dute balio”. Pentsatzen duenez, “aurrekontuaren ardatz nagusiak enplegua, etxebizitza, subiranotasun energetikoa, elikadura, mugikortasuna eta biodibertsitateaizan beharko lirateke. Eibartarren bizitza baldintzak hobetu eta merketu bideratuta dauden kontuak diseinatzeko aukera galtzen ari gara, baita inguru osasuntsuagoa eta erakargarriagoa sortzekoa ere”.
Herrian dauden benetako arazoak albo batera laga dittuztela ere pentsatzen dute Irabazikoek: “Ilusiorik eragiten ez duten aurrekontuak dira. Aurrekontu hauek auzoetan bizi direnak bigarren mailako herritar izatera kondenatzen ditu, ekimen kultural gutxiko herria izatera bultzatzen gaitu, enplegurako plan integralik ez dagoenez gazteak kanpora joatera derrigortzen ditu eta ingurumenari ez dio arretarik ipintzen”. Gauzak horrela, hauek dira eguaztenean aurkeztutako emendakinak:

- Untzagan markesinak ipintzea, bankuak estalita 25.000 euro
- Ardantza-Arrate Bide igogailua: 850.000 euro
- Ardantzan konponketak: oinezkoendako gunea eta Mekolarako igoera/pasabidean oinezko/trafikoa uztartzeko trabesia: 210.000 euro
- San Juan inguruan komun publikoa: 45.000 euro
- Amañako Berdintasunaren pasealekuan lurra konpontzea (ez labantzeko): 35.000 euro
- Oterrera pista berreskuratzea: 13.000 euro
- Trafikoaren abiadura moteltzeko neurriak hainbat puntutan: 65.000 euro
- Amiantoari buruzko ikerketa: 7.500 euro
- Segurtasun Bialerako plana: 12.400 euro
- Zarata-mapa osatzea eta konponbideak ematea: 13.500 euro
- Bildosola txaletaren ingururuko txosten teknikoa: 6.500 euro
- Derrigorrezko Hezkuntzan premia bereziak aztertzea: 3.600 euro
- Elgetarako bidean dagoen parkean barbakoa berriak ipintzea: 1.500 euro
- Informaziorako pantailak Azitain, Otaola eta Untzagan: 37.000 euro
- Matxaria ingurua argiztatzea: 8.500 euro
- Komentua "Etxe-on" aterpetxe bilakatzeko eta inguruak ortu-urbano bihurtzeko tramiteak: 16.5000
- Hondamendietarako partida handitzea: 5.000 euro
- Etxerik ez dutenentzat partida handitzea: 3.500 euro
- Langabetuen formakuntzarako diru-laguntza: 35.000 euro
- Udalaren lan puntualetarako kontratazioak: 115.000 euro
- gazteen alokairuendako laguntzak: 15.000 euro
- Etorkinen integrazioaren inguruko azterketa: 8.400 euro
- Errefuxiatuendako laguntza: 10.000 euro
- Gluten bariko produktuetarako laguntzak ostalari eta dendarientzat: 7.500 euro
- Tiro-pitxoian bizirik dauden pitxoiak ez erabiltzeko kontaktuak hastea eta kartutxoak etab. jasotzea: 500 euro.
- Azitaingo zabortegia kontrolatzea: 4.500 euro
- Iburerreka zaindu eta garbitzea: 4.300 euro
- Eskoletan konpostaje kanpaina: 3.200 euro
- Bizikleta erabiltzearen aldeko kanpaina: 6.300 euro
- Akondia edo inguruan lurrak erostea: 15.000 euro
- Errespetu eta bizikidetzari buruzko ordenantza: 6.000 euro
- Ubitxan segurtasun biala aztertzea: 5.800 euro
- Erreka garbitzea (Barrena – Azitain): 7.700 euro
- Espezie inbaditzaileen biodibertsitatea aztertzea: 4.800 euro
- Energiaren autokontsumoa bultzatzeko programa: 36.000 euro
- Udalaren energia kontsumoa murrizteko azterketa: 8.500 euro
- Igogailu/ eskailera mekanikoen gastua alderatzearen araberako ekimen plana: 8.500 euro
- Mendiko babeslekuak kontserbatu eta zaintzeko plana: 5.400 euro
- CES (captura, esterilización y suelta controlada) programa martxan ipintzea, boluntario talde batekin elkarlanean: 5.500 euro
- Txakurrendako dispositibo homologatua duten iturri eta paperontziak ipintzea: 3.400 euro
- Txakurtegia animalien babesleku bihurtzea: 4.500 euro
- Gardentasun mikrositea: 3.500 euro
- Plenoak "streaming" bidez jarraitzera animatzeko publizitatea: 3.400 euro
- Enpresa eraikitzaileendako klausulak idaztea: 6.900 euro
- Aurrekontu partehartzaileak martxan ipintzea: 14.000 euro
- Aurrekontu eta emendakinei buruzko informazioa hiruhilabetero ematea: 2.200 euro

Igoerak guztira: 1.970.300

AURREKONTU ZIRRIBORROAREN GAINEAN EGINDAKO MURRIZKETAK

- Turismorako bi partidak ezabatzea: 88.000 euro.
- Jaietarako kontratazioan %15 murriztu: 38.700
- Protokolo partida %50 murriztea: 11.000 euro
- Zezen/enbolatu partidak ezabatzea: 40.000 euro
- Museoko kanpo-lanak %10 murriztea: 16.215 euro
- Eskailera mekanikoen mantenimendua %15 murriztea: 66.225 euro.
- San Juan kaleko autobus geltokia konpontzeko partida: 25.000 euro
- Hondakinak biltzea Mankomunitatearen kuotan sartzea: 25.000 euro
- Energia kontsumoa %5 murriztea: 45.740 euro
- Debegesaren kuota %6 murriztea: 13.440 euro

Murrizketak guztira 369320

PROPOSAMENA: BIEN ARTEKO ALDEA (1.600.980 EURO) ZORRETARA KARGATZEA