Alberto Nuñez Feijoo Espainiako presidentetzarako hautagaia Eibarren izango da bihar

Jon Echeverria PPren Gipuzkoako zerrendaburuari babesa emateko aitzakiarekin izango da Untzagan
Alberto Nuñez Feijoo Espainiako presidentetzarako hautagaia Eibarren izango da bihar
2026/11/16 12:20
Ekhi Belar Errasti

Bihar, azaroak 17, Alberto Nuñez Feijoo PP alderdiaren Espainiako presidentetzarako hautagaiak agerraldia egingo du Untzagan, 11:00etan, Diario Vascok aurreratu duenez. Informazioaren arabera, buruzagi politikoak Jon Echevarria PPren Gipuzkoako zerrendaburuari babesa erakutsi nahi dio, azken honek asteburuan Hernanin egin zuen agerraldian petardoak, arrautzak eta harriak jaurti zizkiotela salatu ondoren.