Coliseo antzokian saio bikoitzean eskainiko den “Martin Zalakain” ikuskizuna aurkeztu dute
2018/05/16
21:57
eta kitto!
Zapatuan saio bikoitzean (19:00etan eta 22:00etan) Coliseo antzokian eskainiko duten “Martin Zalakain” ikuskizuna aurkeztu dute gaur eguerdian Portalean, Patxi Lejardi Kultura batzordeburuak eta ikuskizunean parte hartzen duten hainbat lagunek, tartean Juan Antonio Urbeltz zuzendaria, Ander Lipus aktorea, Iñaki Arregi dantza zuzendaria, Josu Garate dantza-maisua, Eire Vila Elgoibarko Haritz dantza taldeko ordezkaria eta Miren Hazas eta Oier Araolaza Kezka dantza taldeko kideek.
Azaldutakoaren arabera, Pio Barojak idatzitako “Zalacain, el aventurero” eleberrian oinarrituta Juan Antonio Urbeltzek eta Argia taldeak sortu duten lanak dantza, musika eta antzerkia biltzen ditu. Taula gainean Euskal Herri osoko dantzariak egongo dira, 80 bat inguru: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Haritz (Elgoibar), Gure-kai (Deba) eta Arkaitz (Añorga) taldeetako dantzariekin batera Eibarko Kezka Dantza Taldeko 20 lagunek jardungo dute. Dantzan oinarritutako ikuskizuna izan arren, musikaren garrantzia azpimarratu dute eta, puntu horretara ailegatuta, ikuskizunerako musika-konposizio eta konponketez arduratu zen Marian Arregi gogoratu dute: “Bera hil eta gero eskainiko dugun bigarren emanaldia izango da Eibarkoa”. Arregi ez ezik, iaz hil zen beste lagun bat gogoratu dute: Kezka dantza taldearen sorreran zein bilakaeran pisu nabarmena izan zuen Jose Inazio Sarasua elgoibartarra. Ikuskizunak orain arte izan duen harrera onarekin “pozik eta harrituta” daudela azaldu dute, Eibarkoa “berezia” izango dela gaineratuta, emanaldi bi jarraian eskainiko duten lehen aldia izango da eta.