Eibarko Margo Eskolako ikasleak Vanessa Atecaren obrarekin ikasten aritu dira
Artista gazteek egindako marrazkiak Atecaren margolanekin batera ikusi ahalko dira.
2026/11/24
12:15
Silbia Hernandez Arrazola
Eibarko Udal Margo Eskolako ikasle gazteek klase berezia izan zuten atzo (astelehena, hilak 23). Irakasleekin batera, Portaleko erakusketa aretora jeitsi ziren, bertan ikusgai dagoen Vanessa Atecaren obraz ikasteko eta gozatzeko. Atzo egindakoaren bidetik, gaur arratsaldeko klasea ere erakusketa aretoan egingo dute. Artista gazteek bertan egindako marrazkiak Atecaren lanekin batera ikusgai egongo dira. Erakusketa azaroaren 29ra arte bisitatu daiteke, 18:30etik 20:30era, eta Eibarko Margo Eskolatik herritar guztiak joatera animatu nahi dituzte.
Argazkiak: Eibarko Udal Margo Eskola.


