Eibarko Pedrucho zezenzale elkarteari eskainitako pasodoblea estreinatuko dute bihar

Eibarko Pedrucho zezenzale elkarteari eskainitako pasodoblea estreinatuko dute bihar
2017/06/10 23:37
eta kitto!
Eibarko Cielito Musika Bandako musikariek kontzertu berezia emango dute domekan Untzagan, udaletxe azpiko arkupeetan: 12:30ean hasiko den saioan bakarrik pasodobleak joko dituzte eta, tartean, Carlos Sanchez-Barbak Eibarko Pedrucho zenzenzaleen elkartekoentzat idatzi duen "El nuestro" estreinatuko dute. Ateri badago 11:15ean Untzagatik kalejiran abiatuko dira.