Mikel Miguelena (Eibarko Klub Deportiboko atleta): "Podiumera igotzea esperientzia ikaragarria izan da”
2016/07/08
14:32
eta kitto!
Maiatzaren amaieran Donostian izandako Gipuzkoako Txapelketa Absolutoan hirugarren postua lortu zuen Mikel Miguelena atletak 400x4 erreleboko frogan. Berarekin batera Julen Teran, Tomas Vouilloz eta Ander Gisasola egon ziren. Mikel 24 urteko irundarra da, baina 3 urte daramatza ATZEGIk Eibarren, Arragueta kalean daukan etxebizitza tutelatuan bizitzen. GUREAK enpresan egiten du lan eta astean hiru egun Unben entranatzen du Inma Urkiolarekin. Oso pozik dago denboraldi honetan ikasitakoarekin eta eskerrak eman nahi dizkio Inmari, erakutsi dion guztiagatik.
- Zer sentitzen da domina bat irabazterakoan?
Sekulako esperientzia izan da. Oso pozik nago lortutakoarekin eta asko zor diet Inma Urkiolari eta nire talde-kideei. 7 urterekin hasi nintzen atletismoa egiten, Irungo Super Amara Bat taldean. Betidanik gustatu zait korrika egitea, eta Eibarrera bizitzera eta lanera etorri nintzenean atletismoarekin jarraitu nahi nuela argi nuen. Nire desgaitasuna dela eta, kirol egokituan jarduteko eskaintza egin zaidaten, baina nik ezetz esan nuen eta kirol normalizatuan parte hartu dut. Lortzen dudan lehenengo domina da hau, baina espero dut azkena ez izatea, lanean gogor jarraitzeko asmoa daukat eta. Oso urduri nengoen, baina oso ondo atera zitzaidan. Nire familia ere oso pozik dago, txanpañarekin ospatu genuen!!!
- Beraz, zure markak hobetzeko asmoa daukazu datorren denboraldian...
Bai, hori da helburua: markak hobetzea. Nire espezialitatea 60, 100 eta 200 metroko lasterketak dira. Durangoko froga libretan (PLP), 100 metroko lasterkerketa 12,66 segundotan egin nuen, eta 60 metro 7 segundotan egiten ditut. Orain helburua denbora horiek jaistea da. Gainera pertiga jaurtiketa probatu nahi dut. Behobiarako ere prestatzen ari naiz, nire herritik, Irunetik, korrika egiten pasatu nahi dut. Asier Cuevas lasterketan ere parte hartzen dut. Korrika egiteak bizitza ematen dit, oso lasaigarria da. Pentsa zenbat gustatzen zaidan Irungo jaietan buruhandi bezala ibili naizela 7 urtetan.
- Arragueta kalean bizi zara Atzegiren pisu tutelatu batean. Zer moduz?
Oso ondo. 8 gizonezko bizi gara bertan, ni gazteena naiz. Gurekin 3 monitore daude, euren artean txandakatu egiten dira eta beti dago bateron bat gurekin. Egunero GUREAKera joaten naiz lanera, eta entrenatzera astean 3 aldiz. Horretaz gain domeketan nire kabuz entrenatzen dut, normalean Aixolaraino joaten naiz. Eibarren jende asko ezagutzen dut eta atletismoan ere lagun berriak egin ditut. Oso ondo konpontzen naiz eurekin. Asteburuetan Irunera joatea gustatzen zait, familiarekin egotera. San Marcialetan ere han egon naiz. Oporretan Portugalera joango naiz ATZEGIko talde batekin.