Familia Harrera programa aurkeztuko dute Portalean hilak 18an

Familia Harrera programa aurkeztuko dute Portalean hilak 18an
2017/01/12 eta kitto!
Babes premia duten haurrak etxean hartzeko prest dauden pertsonak erakartzeko asmoz, familia harreraren figura Gipuzkoan zabaldu nahi dute eta, horretarako, hainbat hitzaldi informatibo antolatu dituzte Diputaziotik. Eibarren datorren eguaztenean (18an), 15:00etan izango da saioa, Portalean. Kanpainaren goiburua “Benetako besarkadak” da, eta horrekin adierazi nahi dute haur batentzat zein garrantzitsua den maitasuna, gertutasuna eta konpromisoa eskaintzen dizkion norbait aldamenean izatea. Gaur egun, Gipuzkoan 360 haur eta nerabe bizi dira harrera familiekin, baina holakoei harrera egiteko prest dauden familia gehiago behar dituzte eta horregatik ipini dute martxan kanpaina. Izan ere, une honetan 60 haur daude familia baten zain eta, premia etenbarikoa denez, gizartearen erantzuna ezinbestekoa da. Gaiaren inguruan interesa izanez gero, 943 11 25 22 telefonora deituta edo familiaharrera@gipuzkoa.eus helbidera idatzita ipini daiteke arduradunekin kontaktuan.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=-Hs_1wAIFHo[/embed]