Gaur zabalduko dute “Made in Eibar” gabonetako azoka Topalekuan, 19:00etan

0    Berriak, Eibar, Jaiak 
Silbia
Gaur  zabalduko  dute  “Made  in  Eibar”  gabonetako  azoka  Topalekuan,  19:00etan
21 Abe
4:59

Abenduaren 21etik urtarrilaren 5era bitartean egongo da zabalik Eibart Eibarko artisau elkartekoek urtero sasoi honetarako antolatzen duten azoka. Aurten, barrikuntza moduan, Topalekuan egongo da artisauen azoka eta goizetik zein arratsaldetik zabalduko dute, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era. Gabonetako azokari aurten “Made in Eibar” goiburua ipini diote eta 7 postuk osatuko dute, denak eibartarren artisautza lanekin. Antolatzailleek Eibarko saltoki txikietako salmentak areagotzeko asmoarekin antolatzen dute azoka eta, horregatik, herritarrak beraien opariak eta bestelakoak bertoko artisauei erostera animatu nahi dituzte, “Gabon hauetan ere kalitatezko produktuak zain izango dituzue eta”.

eibart-topaleku-2

« »