Gaur hasi dituzte Mekola kaleko txaleta eraisteko beharrak

Gaur hasi dituzte Mekola kaleko txaleta eraisteko beharrak
2018/01/22 eta kitto!
Arrate-Bide kalearen zati bat, Itziotik Legarre-Gaineko irteera bitartera doana, trafikoarentzat itxita egongo da gaur, bihar eta etzi, 08:00etatik 19:00etara bitartean, Mekola kaleko 4. zenbakian dagoen txaleta (Vildosola) eraisteko beharrak hasi dituztelako.
Bestalde, datozen hiru astetan Txaltxa Zelai kalea ere trafikoarentzat itxita egongo da, kale horretan urez hornitzeko hodiak aldatzen ari direla eta, lan horien eraginez. Kalea bakarrik astegunetan, astelehenetik barixakura egongo da itxita, asteburuetan zabaldu egingo dute.

https://youtu.be/aW2ReYXHj0Y