Atzo hasi zen bihar arte jokatuko den Eibarko tabernarien arteko pintxo lehiaketa

0    Berriak, Eibar, Jaiak 
Silbia
Atzo hasi zen bihar arte jokatuko den Eibarko tabernarien arteko pintxo lehiaketa
2017, Aza 22

Martitzenetik eguenera bitartean jokatuko da Eibarko tabernarien arteko San Andres Saria XVI. Pintxo Lehiaketa, Arrate Kultur Elkarteak antolatuta, EMGI, Eibarko Udala eta ostalarien laguntasunarekin. Aurten 26 tabernek hartuko dute parte lehiaketan, okasiorako sortu duten pintxo bereziarekin: Albert, Amesti, Arkupe, Aterpe, Birjiñape, Chalcha, Dos de Mayo, Foxtter, Hirurok, Ipur, Ipurua, Kontent, Koskor, Kultu, Maixa, Ongi Etorri, Paulaner, Su Beroa, Txoko, Astelena, Batzoki, Beleko, Chic, Laubide, Slow eta Trinkete. Lehiaketa egunetan egun osoan eskaini beharko dute aurkeztutako pintxoa, 1’5 euro eta 2 euro bitarteko prezioan. Irabazleak zeintzuk diren barixakuan emango dute aditzera eta sariak, berriz, San Andres egunean banatuko dituzte: Pintxo onenari saria (150 euro, diploma eta garaikurra), Bertako eta garaiko produktua hobekien erabiltzen duenari saria (150 euro eta diploma) eta Publikoaren saria (150 euro eta diploma). Azken hori erabakitzeko kaxa bat eta botua emateko paperak banatuko dituzte tabernetan, bezeroek botua emateko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »