Eibarko AEK Euskaltegikoek Ipurua auzoan ospatuko dute Gaztainerre aurten
Gaur 19:00etan elkartuko dira Xania tabernan, handik abiatuta kantu-kalejiran ibiltzeko.
2026/11/16
11:51
Silbia Hernandez Arrazola
AEK euskaltegikoek Gaztainerre ospatuko dute aurten ere. Eibarko ohiturari jarraituz, Arima Egunaren osteko bigarren astelehenean, azaroaren 16an izango da ospakizuna: Xania tabernan elkartuko dira, gaur 19:00etan, handik abiatuta kantu-kalejira egiteko. Aurten Ipurua auzoan ibiliko dira, Argatxako Kitto tabernan, eta dorre azpian dagoen Terrazan. Gaztainerre beraiekin batera ospatu nahi duten herritar guztiak daude gonbidatuta.