Sukaldari gazteek bakailaoari egin diote tokia Errebal Plazan

San Andres jaietako egitarauaren barruan, XXII. Eskolarteko Bakailao Lehiaketa jokatu zen azaroaren 14an Errebal Plazan.
2026/11/16 16:45
Silbia Hernandez Arrazola

Eibarko ikastetxeetako ikasleek sukaldean dituzten trebetasunak erakusteko aukera izan zuten, bakailaoa oinarri hartuta. Eibarko Udalak antolatutako lehiaketa honen bidez, gazteen artean sukaldaritzarekiko zaletasuna sustatzeaz gain, San Andres jaien atarian gastronomia-tradizioari eustea ere bilatzen da. 

Ikasleek bikoteka hartu zuten parte, eta bakailaoa prestatuz erakutsi zuten beraien trebetasuna eta sormena. Lehiaketak giro polita sortu zuen Errebalen, eta sukaldari gazteak izan ziren goizeko protagonistak.

Hitzordu gastronomiko honek San Andres jaietako egitarauari hasiera emateko balio izan du beste urte batez.

ARGAZKIAK: EIBARKO UDALA.