Barixaku arratsalderako maitasun erromantikoaren inguruko jardunaldia antolatu du Naluak

Barixaku arratsalderako maitasun erromantikoaren inguruko jardunaldia antolatu du Naluak
2017/02/16 eta kitto!
Bihar arratsalderako, barixakua, maitasun erromantikoaren inguruko jardunaldia antolatu dute Nalua Eibarko talde feministakoek: 17:30ean “Laranja osoak”, Nerea Gurrutxagaren dokumentalaren emanaldiarekin hasiko dute saioa eta, jarraian, mahai-ingurua egiteko asmoa daukate, “Maitasun erromantikoaren mitoak: nola deseraiki erdi izatetik oso sentitzera pasatzeko” izenburuari jarraituta. Ekitaldia Andretxean izango da.