‘Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea’ ziurtagiria jasoko du La Sallek
2018/05/17
09:24
eta kitto!
La Salle Ikastetxeak ‘Bidezko Merkataritzaren aldeko Ikastetxea’ ziurtagiria jasoko du bihar, maiatzak 18, 17:00etan La Salle Isasin egingo den ekitaldian. Ikastetxeak hainbat baldintza bete behar izan ditu ziurtagiria eskuratzeko: eskolan Bidezko Merkataritzaren inguruko lan-talde bat edukitzea, Bidezko Merkataritzaren aldeko politika bat idatzita izatea eta erabiltzea, ikastetxean Bidezko Merkataritzako produktuan edukitzea, eta Bidezko Merkataritzari buruz sentsibilizatzea. Bi urtean behin berritu behar den ziurtagiria da eta gizarte- eta ingurumen-erantzukizuna kontsumo ohituretan txertatzeko konpromezua hartu du La Sallek.
Eibarko Udalak sentsibilizazio jarduerak lantzeko eskaintzen duen diru-laguntzen baitan kokatzen da La Salleren proiektu hau. La Salleko Anaiekin lotura duen Proyde-Proega GKEak hainbat proiektu garatu ditu eta azken bi urteetan sentsibilizazioa sustatzeko jarduerak egin dira ikastetxean. Sentsibilizazio ekintza horien emaitza da, adibidez, ikastetxean ibilitako ikasleek sortutako Jende Xumea elkartea.
Bihar egingo den ekitaldian ikastetxeak landu duen kontsumo arduratsuari buruzko euskarazko bideoa aurkeztuko da. Bestetik, hilabetea amaitu baino lehenago Bidezko Merkataritzako produktuak erosteko webgunea jarriko dute martxan (www.bidezkomerkataritza.proyde-proega.org).