Ertzaintza barixakuko istripuaren lekuko bila

0    Gizartea 
Joselu
Ertzaintza barixakuko istripuaren lekuko bila
2012, Ots 07

Barixaku arratsaldean, 14:00ak inguruan, izandako istripua dela-eta, Ertzaintzak lekukoak izan zitezkeen kolaborazioa eskatu du zelan gertatu zen argitzeko asmoz. Bariantean izandako istripuan, Opel Megane autoa gidatzen zuen Ruben Manuel Rial “Kuki” 45 urteko eibartarra hil zen. Autoaren eta hutsik zihoan autobusaren artean talka izanda ere, Ertzaintzarentzako ezustekoa izan zen auto bakoitza bere erreian egotea. Lekukoek 943.539125 telefono zenbakira deitu dezakete.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude