Udaltzaingoa | Apirilaren 26ko Eguneroko Txostena

Jarraian dauzkazue gaurko egunari dagokion Eibarko Udaltzaingoaren txostenean jaso dituzten gorabehera nagusiak.
Udaltzaingoa | Apirilaren 26ko Eguneroko Txostena
2024/04/26 16:29
eta kitto!

TRAFIKOA

- Apirilaren 25ean, 10:16an, motor batek eta auto batek talka egin zuten Barrena kalean. Patruila bat bertaratu zen eta gertatutakoaren inguruko txostena egin zuen.

BESTE GORABEHERA BATZUK

- Apirilaren 25ean, 22:25ean, Julian Etxebarria kaleko etxe batetik deitu zuten telefonoz, inguruko etxebizitza batetik zetorren zarataz kexatzeko. Patruila bat bertara joan zen eta etxean zeuden pertsonei jasotako kexaren berri eman zien.

OHARRAK

- Gogoan izan datorren igandean, hilak 28, 17:00etan, pilota-partida bat jokatuko dela Astelena pilotalekuan. Egigurentarren, Makazkua eta Isasi kaleetako ohiko guneak seinaleztatuko dira.