Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia emango du eguenean

Gurutz Linazasoro neurologoak hitzaldia emango du eguenean
2017/01/10 eta kitto!
Gurutz Linazasoro Poliklinika Gipuzkoako neurologoak “Cómo mantener el cerebro en forma para alejar al Alzheimer" izenburuko hitzaldia emango du eguenean, 19:00etan, Portalean. Sarrera librea izango da, toki guztiak bete arte. Linazasoro Poliklinika Gipuzkoako Alzheimer eta Parkinson gaitzetarako Terapia Aurreratuen Programako zuzendaria da eta hitzaldian, besteak beste, Alzheimerra moduko gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko lagungarriak diren hainbat aholku praktiko emango ditu. Horrekin batera gure burmuina hobeto ezagutu eta zaintzeko azalpenak ere emango ditu eta zahartzaroan ere ikasten jarraitzeko gaitasuna daukagula erakutsiko du.

CONFERENCIA GURUTZ