"Gilda-ibilbidea" aurkeratzeko bideoa prestatu dugu

"Gilda-ibilbidea" aurkeratzeko bideoa prestatu dugu
2017/03/08 eta kitto!
Guztira 25 tabernek hartuko dute parte gaur, bihar eta etzi ...eta kitto! Euskara Elkarteak "Euskeraz Primeran!" egitasmoaren barruan antolatutako III. Gilda LehiaketanBideo  honetan (https://www.youtube.com/watch?v=zU8_dS4n7Tc)  parte-hartzaileen zerrenda ez ezik, lehiaketara aurkezten diren gilda guztien argazkiak ikus ditzakezue. Kuxkuxeatu eta erabaki martxoaren 8, 9 eta 10ean nola egingo duzuen  aurtengo “Gilda-ibilbidea”.

Aurreko edizioetan bezala, diptikoak prestatu dira lehiaketako gilda guztien argazkiekin, eta parte hartzen duten 25 tabernetan banatu dira. Modu horretan, herritarrek eskura izango dute tabernariek hiru egun hauetan egingo duten gilda-eskaintza eta lehiaketari buruzko beharrezko informazioa.

Epaimahaia osatzen duten Mireia Alonso, Ruben Etxaniz eta Josu Mugerza ere egun horietan pasatuko dira tabernetatik gildak dastatu eta ebazpena emateko.
Dakizuenez bi sari banatuko dira, bata herritarrek aukeratutakoa (150€) eta epaimahaiak aukeratutakoa bestea (150€).

Gilden bozketan parte hartzen duten herritar guztien artean Kantabria jatetxean bi lagunendako menu berezia zozketatuko da.

[embed]https://www.youtube.com/watch?v=zU8_dS4n7Tc[/embed]