Jende Xumearen rifa solidarioan saritutako zenbakiak

Jende Xumearen rifa solidarioan saritutako zenbakiak
2017/03/13 eta kitto!
Aurreko zapatuan, Jende Xumea PROYDE-PROEGA GKE-ren barruan dagoen gazte kooperanteen taldeak zozketa solidarioa prestatu zuen eta hauek dira zenbaki irabazleak: 88 (1. saria), 277 (2. saria), 259 (3. saria), 97 (4. saria) eta 87 (5. saria). Irabazleen artean egonez gero, antolatzaileekin harremanetan jarri Facebook bidez edo WhatsApp-a bidalita (68863710). Martxoaren  24rako irabazlerik agertu ezean, eman barik geratzen diren sariak banatzeko zozketa egingo da berriz. Beraz, ez bota rifarik (eta, egin baduzue, jarri harremanetan antolatzaileekin zuen zenbakia bidalita, zozketa berriro egin baino lehen).

jende xumea logo