Joseba Zinkunegiri omenaldi hunkigarria egin zitzaion atzo Legarren

2017/03/27 eta kitto!
Ezker Abertzaleak antolauta, atzo omenaldia egin zitzaion Joseba Zinkunegi “Zinku” zenari Legarreko frontoian. Elgoibarren bizi zen eibartarra Valdezcarayn amilduta hil zen otsailaren 27an, Iker Jausoro lagunarekin batera. Zinkunegi kazetaria zen eta urteak eman zituen ezker abertzaleko komunikazio arduradun modura beharrean. Ekitaldian, besteak beste, Arnaldo Otegik egin zuen berba eta amaieran familiari oroigarriak banatu zizkieten. Ikus argazkiak hemen.