Amaia Visus eta Iraider Garcia Deza izan dira Blues Hotsak jaialdiko sarreren zozketako irabazleak

Azaroaren 16tik 22ra egingo dute jaialdiaren zortzigarren edizioa, nazioarteko eta Euskal Herriko hainbat artistaren kontzertuekin.
Amaia Visus eta Iraider Garcia Deza izan dira Blues Hotsak jaialdiko sarreren zozketako irabazleak
2026/11/20 14:23
eta kitto!

…eta kitto! Euskara Elkarteak Blues Hotsak 2026 jaialdiko bi kontzertutarako bina sarrera zozkatu ditu, eta dagoeneko badakigu nortzuk diren irabazleak.

Amaia Visusek DeRobert & The Half-Truths taldearen kontzerturako bina sarrera eskuratu ditu; Iraider Garcia Dezari, berriz, Barrence Whitfield & MFC Chicken taldearen emanaldia ikusteko aukera egokituko zaio.

Blues Hotsak jaialdiaren azken kontzertuak

Blues Hotsak jaialdiak azaroaren 22ra arte jarraituko du, Soraluzen. Datozen egunetan, hainbat kontzertu izango dira herriko hainbat gunetan. Gaur, azaroaren 20an, Dr. Feelgood talde britainiarrak joko du, 19:00etan, Herriko Antzokian.

Bihar, azaroaren 21ean, DeRobert & The Half-Truths taldearen txanda izango da, 19:00etan, Herriko Antzokian. Egun berean, Sweet Marta & The Blues Shakers taldeak kontzertua eskainiko du 22:00etan, Gaztetxean.

Jaialdiari amaiera emateko, igandean, azaroaren 22an, La Perra Blancok 13:30ean joko du Plaza Zaharrean, eta Barrence Whitfield & MFC Chicken taldeak 19:00etan eskainiko du azken kontzertua, Herriko Antzokian.