Eibar FT-ren 75 urteak kontatzen dituen liburua aurkeztuko du gaur Jesus Gutierrez historialariak Coliseoan
Hirugarren atalak Ipurua zelaiaren, oinarrizko foballaren, emakumezkoen foballaren eta klubeko zaleen inguruan dihardu. Eta badago laugarren atal bat denboraldiz-denboraldi taldean izan diren jokalari, entrenatzaile, presidente, goleatzaile nagusia... datu guzti horiek azaltzen dituena, klubak lortutako tituluekin, Kopako emaitza guztiekin... jarraitzaileei hainbat zalantza argituko dizkiena eta baita zenbait bitxikeri eskainiko.
Gutierrez egilea historiagilea bada ere, “Eibarrekin dudan lotura estutik” heldu zion lanari 2013.eko urtarrilean, “Eibarrek Athletic Kopatik kanporatu ondoren”. “1968tik dut Eibar FT-ko karneta, gizakia ilargira iritsi aurretik” dio, eta bere maitasun sentimendu hori liburuan jarri du handik eta hemendik jasotako datuekin batera: “Harreman estua dago hiriaren eta Eibar FT-ren artean, estilo berean jardun dutelako biek ala biek. Klubaren proiektua Eibarko baloreekin lotuta doa eta bilakaera hori urbanistikoki zein soziologikoki islatzen da”. Horregatik eskaintzen die egileak tarte berezia Ipuruari (“ikur gisa”) eta lau hamarkadatan (1933-73) foballaren ardatz izan zen Txaltxa-Zelairi. Estamentu guztietako milaka lagun azaltzen badira ere liburuan, egileak “barkamena eskatu” nahi die “bertan egotea merezita” kanpoan geratu direnei eta, aldi berean, “liburua herritarrena da, hori gustatuko litzaidake transmititzea” diosku. Gaurkotasunari heltzeko ahalegina ondo nabarituko du irakurleak: Gabonetan etorritako Ansotegi, Peleteiro eta Radosevic ere bertan daude-eta.
Guarko ekitaldia 19:30ean hasiko da eta beharrekoa da gonbidapena izatea.