Raketistak izandako bi eibartar hil dira asteburuan
2017/07/24
07:35
eta kitto!
Marina Basauri Valentzian bizi zen gaur egun eta han hil zen barixakuan, 91 urterekin. 14 urterekin debutatu zuen, horretarako adinik ez zuela oraindik, beste baten karnetarekin, eta hamar urtean atzelari jokatu zuen Salamancan, Madrilen, Logroñon, Donostian, Bartzelonan eta Valentzian azkenik. Atzo agurtu zuten Valentzian egindako funeraletan. Nieves Bereziartua Kortazar, bestalde, domekan hil zen Mendaron, 94 urterekin. Azken raketista honen hileta-elizkizunak gaur izango dira Eibarko San Andres parrokian, arratsaldeko 19:00etan hasita.