Eneko Lameiras, txirrindularitza denboraldiko saritua
Eneko Lameiras izan da aurtengo txirrindularitzako saritua. Mountain Bike XCO eta ziklokrosean aritzen den txirrindulari gazteak 2025-2026 denboraldian hainbat lehiaketa autonomiko eta nazionaletan parte hartu du.
Ziklokrosean, Gipuzkoako Txapelketan laugarren postua eta Euskadikoan bederatzigarrena lortu ditu. Mountain Bike XCO modalitatean, berriz, Gipuzkoako Txapelketan bosgarren eta Euskadikoan zortzigarren amaitu du, eta Euskadiko Kopako sailkapen nagusian ere bosgarren izan da.
Horrez gain, Green Series Artxandan hamaikagarren eta Ollarganen hamabigarren postua eskuratu ditu. Open de Otoño probetan ere emaitza onak lortu ditu, Luquinen hirugarren, Lodosan laugarren eta Artajonan bosgarren sailkatuta.
2027ko junior mailako denboraldian ere lehiatzen ari da; Euskadiko Kopako behin-behineko sailkapen nagusian hamargarren dago oraingoz. Bestalde, Euskaldi Tolosa Kopako seigarren postuan ere badago.
