Urko Semperena (Eibar Hiria Energia Debabarrena) Bioracer txapelketaren irabazle

0    Kirolak 
Ekhi
Urko Semperena (Eibar Hiria Energia Debabarrena) Bioracer txapelketaren irabazle
2018, Urt 22

Eibarko Klub Deportiboak elite mailako 23 urtetik beherako taldea osatu eta Espainiako Txirrindulari Federazioan inskribatu du ‘Eibar Hiria Energia Debabarrena’ izenarekin. Taldeko hainbat txirrindularik hasi dute denboraldia eta emaitza onak berehala agertu dira. Asteburu honetan Urko Semperenak Open mailako Bioracer txapelketa eskuratu du asteburuan Anoetako belodromoan. Kontuan izan behar da Senperenaren lehen urtea dela kategoria honetan. Imanol Isasak, bere aldetik, podiumetik puntu batera amaitu zuen lehiaketa 4. postuan.

Eibar Hiria Energia Debabarrena taldeko txirrindulariak ziklo-krosean ere aritu dira urte hasiera honetan. Mikel Mujikak, adibidez, txapela jantzi zuen Oñatin jokatutako 23 urtetik azpiko Gipuzkoako txapelketan, eta Ormaiztegin ere garaipena lortu zuen maila berean.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »