Koko-marruak Aratosteetarako giroa epeltzen hasi ziren asteburuan
2017/02/20
09:33
eta kitto!
Hamargarrenez etorri zitzaizkigun bisitan koko-marruak eta koko-dantzariak zapatuan, Kezka dantza taldearen ekimenez. Merkatu Plazan ekin zioten egunari goizean goiz eta, eguraldia lagun, ederto eman zuten egunaren zatirik handiena Gorosta eta Mandiolako baserrietan koko-eskean eta dantzan. Iluntzean, berriz, Mauxitxa txarangarekin batera egindako kalejirarekin Eguen Zurian hasiko diren Aratosteetarako girotu zituzten herriko kaleak. Argazki bilduma ikusi nahi baduzue, sartu mediatekan.