Kontzertu bikaina eskaini zuten atzo Coliseoan Musika Eskolako ikasleek
2016/12/22
11:44
eta kitto!
Jendez gainezka egon zen gabonetako kontzertuan bikain aritu ziren atzo Coliseoan Juan Bautista Gisasola Musika Eskolako ikasleak. Txistu taldea, Arrasate taldea, txikien eta gazteen koruak, soinu txikiak, banda txikia eta gaztea, Blue Day eta The Bunkies rock taldeak, orkestra... Eszenatokian egon zirenek musika eskolan ikasten diharduten guztia erakusteko aukera bikaina izan zuten, eta gabonetako doinuek pisu handia izan zuten.
Txistu taldea
J.B. Gisasola Korua
Arrasate taldea
Blue Day rock taldea
Banda txikia
Banda gaztea
Txikien korua akordoiekin
Koru Gaztea
The Bunkies rock taldea
Orkestra









