Andrea Covadonga (antzezlea): “Erritmo biziko lana da eta jendeak ederto pasatzen du”
2016/12/23
09:13
eta kitto!
Astelehen arratsaldean, 17:00etan hasiko da "Marikixkur eta hiru hartzak", GluGlu konpainiaren antzezlana Coliseoan. Aktoreek XIX. mendeko ipuin klasikoa gaur egungo oholtzara ekarriko dute, betiko moduan, musika eta dantzarekin jantzita. Galder Perezen zuzendaritzapean, taula gainean jardungo duten antzezleetako bi, Andrea eta Ylenia Baglietto, eibartarrak izateaz gain ahizpak ere badira. 23 urteko eibartarrak aurreratu digunez, antzezlana familia osoarentzat "oso oso gomendagarria" da. Sarrerak 5 euro balio du.
- Noiztik zabiltza antzerkian? Nola animatu zinen?
Batxilergoa amaitzean Donostiara joan nintzen eta lau urte eman nituen TAE-n antzerkia ikasten. Amaitu nuenean GluGluk kasting-a egin zuen eta horretara aurkeztu eta jarraian, eurekin lanean hasteko aukeratu ninduten. Harrez gero GluGluren hiru lanetan ibili naiz beharrean: "Hiru txerritxoak eta otsoa", "Txanogorritxo" eta datorren astean Eibarren aurkeztuko dugun "Marikixkur" antzezkizunean.
- Eta nolakoa da "Marikixkur"?
Berez familia osoarentzat, bereziki umeentzat pentsatutako lana da. Pertsonaia nagusia Marikixkur izeneko neskatila da. Amonak egunerokoa oparitzen dio, berak idazteko, eta neskak han idatziko ditu bere gauzak eta sekretuak. Gurasoek ilea moztu nahi diote, baina berak ez du nahi. Halako batean, gurasoek bere egunerokoa baimena izan barik irakurri dutela pentsatu eta etxetik ihes egiten du. Hortik aurrera hamaika pasadizo gertatuko zaizkio, tartean Hiru Hartzak ezagutzea. Istorioarekin hainbat mezu helarazi nahi zaizkio publikoari: helduek euren sekretuak errespetatzea nahi duten moduan, umeek ere horretarako eskubidea dutela; askotan norbaiti buruz izaten dugun irudiak errealitatearekin zerikusirik ez duela izaten…
- Musikak eta dantzak toki garrantzitsua beteko dute, ezta?
Bai, aurretik egin ditugun beste antzezlanak bezala, hau ere musikala da, abestu eta dantzatu egiten dugu.
- Lan honetan zein zara zu?
Hiru pertsonaia ezberdin egiten ditut: Marikixkurren amarena, katagorriarena eta hartz amarena. Hasieran, batetik bestera aldatzea tokatzen zenean, ahotsarekin-eta nahastu egiten nintzen, baina berehala ikasi nuen eta gaur egun ondo moldatzen naiz. Pentsa, "Txanogorritxo" lanean zazpi pertsonaia nituen!
- Zeintzuk dira, zure ustez, ikustera joateko arrazoi nagusiak?
Antzezten amaitu eta jarraian, umeek izaten duten aurpegia ikustea zoragarria da eta helduek ere ederto pasatzen dute. Jendeak bestelako antzezlanak ikusteko ohitura handiagoa dauka, baina hau oso ezberdina da, erritmo bizia dauka eta, beraz, beste antzerki moeta horrekin zerikusirik ez du.