Bertso-paper lehiaketako epea zabalik dago

Bertso-paper  lehiaketako  epea  zabalik  dago
03 Urr
9:53

XXIII. San Andres Bertso Paper lehiaketa abian jarri du …eta kitto! Euskara Elkarteak, eta lanak entregatzeko epea azaroaren 6ra arte luzatuko da.

Urteroko moduan, aurten ere, maila bi izango ditu lehiaketak: 16 urtetik gorakoena (Euskal Herri mailan) eta 16 urtetik beherakoena (Eibarko ikasleak). Lanak …eta kitto!-n entregatu beharko dira azaroaren 6rako. Irabazleek azaroaren 24an, barixakua, Portalean egingo den Bertso Jaialdian jasoko dituzte sariak. Jaialdian Andoni Egaña, Alaia Martin, Miren Amuriza eta Sustrai Colina bertsolariek jardungo dute, Jon Mikel Mujikaren agindupean.

Sariak

Nagusien mailan, irabazleak, 300 euro eta txapela irabaziko ditu eta bigarrenak, 250 euro eta plaka. Gaztetxoei dagokienez, irabazleari txapela eta liburu bat emango zaizkio eta bigarrenari, berriz, plaka eta liburua.

Oinarriak

  • Gaia eta doinua libreak
  • Lanaren 3 kopia gaitzizenarekin sinatuta. Gutunazal itxian gaitzizena identifikatzeko datuak (izen-abizenak, telefonoa eta adina)
  • Taldean egindako lanik ez da onartuko
  • Bertsoak postaz bidali edo eskura entregatu: …eta kitto! Euskara Elkartea. Urkizu 11 solairuartea. 20600 Eibar.

Iazko irabazleak bertso-jaialdian jardun zuten bertsolariekin

San andres 2 moztuta

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »