Gaur zabaldu da XXII. San Andres bertso-paper lehiaketarako lanak entregatzeko epea

Gaur zabaldu da XXII. San Andres bertso-paper lehiaketarako lanak entregatzeko epea
2016/10/03 17:41
eta kitto!
XXII. San Andres bertso-paper lehiaketarako lanak entregatzeko epea gaur, astelehena, hasi eta azaroaren 7an amaituko da. Hona hemen betebeharrekoak eta sariak:
Gaia eta doinua libreak izango dira eta lanaren hiru kopia bidali beharko dira gaitzizenarekin sinatuta. Gutunazal itxi batean gaitzizena identifikatzeko datuak sartuko dira: izen-abizenak, telefonoa eta adina. Taldean egindako lanik ez da onartuko eta bertsoak postaz bidali edota norberak ekar ditzake …eta kitto!-ra (Urkizu 11 solairuartea, 20600 Eibar).
Epaimahaiak azaroaren 18an emango ditu ezagutzera irabazleen izenak, eta azaroaren 27an, domeka, Portalean egingo den San Andres Bertso jaialdian banatuko dira sariak.

Maquetaci—n 1