Kantabriako bertso-afariaren zilarrezko ezteietan bertsolari kartel bikaina izango da bihar Arraten
2017/09/06
08:05
eta kitto!
Bihar iluntzean ...eta kitto!-k antolatzen duen Arrate bezperako bertso-afaria 25. ediziora helduko da eta, urtero lez, bertsolari kartel bikaina eskainiko du. Sarrera gehienak saldu badira ere, joateko asmoa duzuenok oraindik sasoiz zabiltzate. Kultu eta Sagar-Bitza tabernetan eta Kantabrian jatetxean erosi daitezke. “Saldu gabe geratu daitezkeen azkeneko sarrerak Kantabrian bertan lortu ahal izango dira”, diote antolatzaileek. Afariko menua, bestalde, azken urteotako berdina izango da: “Entsalada mistoa, fritoak, entrekota guarnizioarekin eta tarta”. Prezioa ere ez da aldatu: 32 euro.
Urte askotan kalerik egin ez duen Sebastian Lizasok eta Andoni Egañak osatutako bikotea gure artean izango da berriro, eta eurekin jardungo dute Maialen Lujanbiok eta Onintza Enbeitak, azken hau debutari Kantabriako bertso-afarian. Bestalde, Jon Mikel Mujika eibartarrak gai-jartzaile lanak egingo ditu hirugarren urtez jarraian, saioa ahal den borobilen ateratzeko asmoz.
Sebastian Lizaso da urte guztiotan Kantabrian gehiagotan izan dugun bertsolaria (aurten 22.a egingo du, hiru kenduta beste guztietan izan delako) eta Andoni Egañak jarraitzen dio gertutik (aurtengoa 21.a izango da). Gregorio Larrañaga “Mañukorta” hirugarrena da sailkapen horretan, sasoi batean 10 aldiz izan baitzen Kantabrian jarraian (badira urte batzuk ez dela etorri) eta Maialen Lujanbio gerturatu zaio azken aldian (aurten bederatzigarrenez izango da bertsotan jaialdi horretan).
1993. urteko bertso-afariaren lehenengo edizioan, bestalde, Juan Mari Narbaiza eibartarrarekin batera (hemendik gutxira beteko da bere heriotzaren lehen urteurrena), Angel Mari Peñagarikanok eta Egaña-Lizaso bikoteak osatu zuten laukotea, orduko hartan Joxerra Gartzia gai-jartzaile zela. Bihar ere izango da ondo jan eta hobeto pasatzeko aukera.