Perretxiko bilduma ikusgarria Jardunaldi Mikologikoetan

Perretxiko bilduma ikusgarria Jardunaldi Mikologikoetan
2012/10/29 eta kitto!

Asteburuan egin dira XIV. Jardunaldi Mikologikoak Klub Deportiboaren eskutik. Zapatuan herriko ikastetxeetako umeek, gurasoek lagunduta, perretxikoak batzeko irteera egin zuten eta bueltan, Aranzadikoek lagunduta, batutako guztiak sailkatu zituzten Deporren. Domeka eguerdian, berriz, perretxikoekin erakusketa ipini zuten ikusgai udaletxeko arkupeetan, bakoitzaren aldamenean izena eta bestelako ezaugarriak ipinita. Umeek, gainera, herri kirol ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten, besteak beste Ernesto Ezpeleta "Bihurri" aizkolariak eta Dioni Kortina harrijasotzaileak lagunduta. Amaieran, sariak banatu zizkieten: aurkezpen onenari saria Jokin, Olatz eta Maddik jaso zuten; ikastetxeka, Aldatzeko Julia, June, Leyre, Lucia, Iñaki, Gaizka, Ane, Unai, Jone eta Aitana eta Iturburuko Peru, Jon, Maitane eta Malen saritu zituzten; lan didaktiko onena aurkeztu zutenak Itzioko Joseba, Unai eta Ihabar izan ziren; espezie ugariz osatutako multzo irabazlea Urkizuko Izan, Markel eta Enekok osatu zuten; eta irabazleen zerrenda osatzen Amañako Jaione, Irati eta Maddik ere saria jaso zuten.