VIII. Euskararen Transmisioa Mintegia: "Diskurtsoetatik haratago praktika berriak behar ditu euskarak"
2018/03/09
09:10
eta kitto!
Goizeko 9:00etan eman zitzaion asteazkenean hasiera ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako “VIII. Euskararen Transmisioari buruzko Mintegia”ri , Portaleko Areto Nagusian. Euskarari buruzko hainbat ikerketa, gogoeta, kezka eta egitasmo partekatu ziren. Aurtengo edizioan agerian geratu da euskararen biziberritzean funtsezkoa dela maitasunez jardutea gazteekin eta etorkinekin, eta diskurtsoetatik haratago praktika berriak behar dituela euskarak. Hitzaldien ostean, Jaime Altunak gidatutako mahainguruarekin amaitu zen aurtengo ekitaldia, 14:30ak aldera.
Unai Viana:
“Araba euskaldun eta euskaltzalea maite dut”
Orain dela 2 urte Topaguneak Arabako gazteekin zerbait egiteko erronka bota zion Unai Vianari. Izarrakoa da Unai, irakaslea lanbidez, eta ondo ezagutzen ditu Arabako herri txikiak. Urteak eman ditu hango gazteak ezagutzen eta euskararen inguruan proiektuak bultzatzen, horregatik “erronkaren zati bat baneukan eginda”. Araba euskaldun eta euskaltzalea maite du Unaik, eta maitasun horretatik abiatuta ekin zioten proiektuari. Araba osatzen duten 8 kuadriletako gazteak helburu berarekin bildu ziren, euskararen alde egitea. “Euren herriari buruzko zerbait kontatzera etortzeko eskatu nien, herrietakoak izateagatik daukagun harrotasun puntu horretatik. 60 gazte inguru batzea lortu genuen. Elkar ezagutzea zen helburua, ierarkiarik gabe, denek zeukaten maila berdina. Modu xume batean elkartu ginen eta denon iritzia ezinbestekoa zen. Proiektua eurena zela sentitu zuten eta talde-lan batetik lagun-talde bat sortu genuen, euskararan alde borroka egiten duen lagun-taldea”.
Aurten bigarren topaketa egin da eta lortu dute eurendako leku bat sortzea, “non euren hitza errespetatuko duten”. Informazio trukaketa egiten da, beste herrietan egiten diren gauzak azaltzen dira: “Dibertigarria izan da, talde natural bat sortu da. Etorkizun oparoa du Arabako gazteriak eta nire babes eta maitasun osoa daukate”.
Unai Viana
Leire Diaz de Gereñu eta Isabel Santamaria:
“Hizkuntza aniztasunak euskararen biziberritzerako aliatua izan behar du”
Gasteizko alde zaharreko Ramon Bajo ikastetxeko esperientzia ekarri zuten Leire Diaz de Gereñu eta Isabel Santamaria ikastetxeko guraso elkarteko kideek. Historia luzeko ikastetxea da, garai batean prestigio handia zuena. Baina A ereduan geratu zen eta 90. hamarkadatik aurrera alde zaharra osatzen zuten biztanleen beharrak ez zituen asetzen. Alde zaharra aniztasunez betetzen joan zen (euskaldunak, migratzaileak). “Auzoan umeak euskaldundu nahi zituztenek beste ikastetxeetara bidaltzen zituzten, eta 2000. urtetik aurrerako migratzaileen etorrerarekin husten hasia zen eskolak berriz bete zituen bere gelak. D eredurako aldaketa 2006. urtean hasi zen guraso euskaldun eta euskaltzaleen eskariz. Aldaketa modu progresiboan egin zen. 2006an 2 urteko gelan %80k migratzaile jatorria zuen, eta gaur egun kopurua hau %35koa da”. Migratzaile jatorrikoek D eredua ezarrita matrikulatzen jarraitu zuten. Bertako jatorria dutenei kostatu egin zaie, D eredua ezarri arren, euren sema-alabak eskolan matrikulatzea, baina egoera aldatu dela begi-bistakoa da.
Euren esanetan, “euskaldundu nahi duen eskola ezin da zerbitzu bat bezala ikusi. Eskola-komunitate osoaren inplikazioa behar da (guraso, irakasle, auzoko eragileak...) Ekitaldi asko egiten ditugu: eskolako jaia, urtebetetze festak, tailerrak, euskal kultura zabaldu, baratze ekologikoa, kohesioa bultzatzeko ekimenak... Jarduera guzti hauetan euskara erdigunean jartzen saiatzen gara, eta beste hizkuntza gutxitu batzuk ere; hizkuntz aniztasuna euskararen biziberritzerako aliatua izan behar du”. Aisialdi elkartea ere sortu da elkarezagutza eta auzoaren bizikidetza bultzateko. Helburuetako bat euskara eta euskararekin zerikusia daukana etorkinengana hurbiltzea da, hauen integrazio zabala eta aberasgarria ahalbidetu.
Leire Diaz de Gereñu eta Isabel Santamaria
Paula Kasares:
"Familia transmisioaren paradigma gaindituta dago, gaur egun sozializazioan ematen den transmisioaren
garrantziaz hitz egin beharko genuke"
Nafarroako Unibertsitatean irakaslea da Paula Kasares soziolinguista, eta baita euskal filologoa eta antropologoa ere. Ikerketa asko egin ditu arlo soziolinguistikoan eta haur-gaztetxo euskaldunen hizkuntza sozializazioaren gainean esku-hartzeko marko teoriko-metodologikoa proposatu zuen Paulak asteazkeneko saioan. Haurrak euskalduntzeko bidean egin behar den lanari koerentzia emateko teoria sendoa beharrezkoa dela aldarrikatu zuen.
Hizkuntz sozializazioari buruz egin zuen berba Kasaresek, “hizkuntzak bizirik irautea dugu helburu, eta belaunaldi berriak hiztun bilakatuko direla ziurtatuko duen prozesua, hau da, hizkuntza sozializazioa da jorratu beharreko bidea”. Hizkuntza sozializazioa, hiztun hasi berria taldean modu eraginkorrean jokatzea ahalbidetzen duen gizarte prozesua da, hizkuntzaz jabetze hutsetik haratago doana.
Euskal soziolinguistikaren tradizioa aztertu du Paula Kasaresek modu kritiko batean. Bere esanetan, “ikergunea etxera edo familiara mugatu dute. Ikuspegi bertikala kontuan hartu da eta ez da kontuan hartu ikuspegi horizontala oso inportantea dela. Zer behar du haurrak euskaldun hazteko? Eskola bakarrik edo etxea bakarrik ez da nahikoa. Beti pentsatu dugu familia nahikoa zela euskararen transmisioa bermatzeko, baina ni ez nago hain ziur. Beharrezkoak ditugu esparru gehiago: aisialdi taldeak, kirola, era askotako eragileak... Prozesu orohartzailea izan behar du”.
“Euskaldun hazteko euskaraz aditzeko eta aritzeko aukera usua eta ohikoa behar du haurrak, kuantitatiboki nahikoa (erdaraz bezainbestekoa edo ahal den parekoa behinik behin) eta kualitatiboki askotarikoa (eskolara ez mugatua).
Paula Kasares
Eneko Gorri:
“Bidegurutzean dago euskara Ipar Euskal Herrian”
Eneko Gorri Biarritzeko Herri Etxeko euskara teknikaria da eta Iparraldeko egoera eta erronkei buruzko gogoeta ekarri zuen Mintegira. Iparraldean hizkuntza politikak orain dela 10 urte garatzen hasi zirela eta, beraz, orain arte “inmobilismo handi batean bizi izan gara”. Dena dela, euskal mugimendua orain dela 50 urte hasi zela eta “gaur egun daukaguna militante guztien lanaren ondorioa dela” azpimarratu zuen. Euskararen ofizialtasun ezak dakartzan kalteei buruz mintzatu zen Eneko Gorri: “Ipar Euskal Herrian euskarak ez du estatu legalik, estatu frantsesak ez ditu hizkuntza gutxituak babesten eta alegalitate egoera batean bizi da euskara. Beraz, korapilo baten erdian kokatzen da”.
Euskararen egoera kezkagarria bada ere, datu positiboak ekarri nahi izan zituen Eneko Gorrik. Adibidez. ezagutzari dagokionez, datu absolutueri begiratzen badiegu, euskarak lehen aldiz historian ez duela hiztunik galdu. Haurrak eta adinduak dira euskaldunak eta “zama guztia haur eta gazteen gain izango da etorkizunean”. Ezagutza eskolaren bitartez ematen da, gazteen %40k ikastetxearen bitartez ikasten du, eta beraz, %60k ez du euskara ikasten. Erabilera oso baxua da, %5koa”. Etorkizuneko erronkei begiratuz, helduentzat eta haurrentzat euskalduntzeko kanal berriak zabaldu behar direla uste du Gorrik.
Ipar Euskal Herrian euskararen aldeko kontsentsu sozial bat eraiki dela eta “haize on horiek eremu sozial berriak irabazteko erabili behar direla” pentsatzen du Gorrik. Izan ere, “hizkuntz politikak berregituratzen ari diren momentu honetan, orain da garaia kanal berriak sortzeko”. Bidegurutze batean kokatzen da euskara eta datozen hilabeteetan erabakiko da nork hartuko duen lidergoa, Erkidegoak edo Euskararen Erakunde Publikoak.
Eneko Gorri
Edorta Lopez Rey:
“10.000 lagun inguru biltzen dira astero euskara praktikatzeko”
Edorta Lopez AEK-ko Praktikatu zerbitzuko koordinatzailea da. Bere esanetan, “euskara ikasteko baliabideak optimizatu behar ditugu, ahalik eta arinen ikasteko. Hiztun aktiboak bilakatzea eta harreman sareak sortzea bilatzen dugu”.
2005ean hainbat gune soziolinguistikoetan euskarazko harreman-sareak sortzen eta ekintza-planak sustatzen eta koordinatzen hasi ziren. Mintzapraktika egitasmoak antolatzen dituzte, mintzalagun/berbalagun, gurasolagun programak, euskalkiak ikasteko mintzataldeak... Horrez gain, euskarazko harreman-sare berriak sortzen dituzte ekintza osagarrien bidez, hala nola, kultur eta aisialdiko eskaintza, udako ibiltariak, zaletasunen araberako interes-taldeak eta jarduerak...
Arrakasta handiena herri erdaldunetan izaten da, “behar handiagoa dagoelako”, eta zerbitzu hauek erabiltzen dituztenen profilari dagokionean “40 urte inguruko emakume bizkaitarra dela” esan daiteke.
2017an 10.000 lagunetik gora biltzen ziren astero-astero taldeetan, antolatutako ekintza osagarrietan, xede taldeetan, tailerretan... Eta 2018an kopuru hori handitzea aurreikusten dute. Mintzapraktika taldeei dagokienez, 2017an 3.467 partaide ibili dira abian dituzten egitasmoetan. Sartu-irten handiko egitasmoak badira ere, “azken urteotako joera positiboa mantentzen dela argi ikusten da”.%73 emakumezkoak dira eta adinaren bataz bestekoa 38 urtekoa da. %73 bidelaria da eta %27 bidelaguna.
Azken urteotan gazteekin batera mintzodromoak edo ekintza bateratuak egin dira eta etorri berriei sare txikien babesa eskaintzen diete (normalean, bikoteak).
Edorta Lopez Rey
Amelia Barquin:
“Hezkuntza sistemak aurre egin dio etorkinen fenomenoari, baina ez sistema osoak”
Ikasle etorkinak eta eskolari buruzko gogoeta eskaini zuen Amelia Barquin MUNeko irakasleak. “Ikasle desiatuak diren eta eskolak erakarri nahi dituzten ikasleak diren” planteatu zuen Ameliak eta galdera asko laga zituen mahai gainean, “ze eskolatan pilatzen dira ume hauek? Ongietorriak dira?” Orain dela hogei urte ez bezala, gaur egun etorkinen kopurua aintzat hartzeko modukoa da. Orain dela bi hamarkada, hezkuntza sisteman etorkinen seme-alaba ez zen %1 ere. Oraintxe, EAEn, %7 da gutxi gorabehera. Sare publikoan etorkinen kopurua askoz handiagoa da, %74 hain zuen ere. Errenta bajukoak dira eta haur asko ikasturtea hasita dagoenean etortzen dira, eta batzuk premia espezifikoak dituzte. Mugikortasun handia daukate, edozein momentutan joan egiten dira (pobreen mugikortasuna deritzo). Amelia Barquinek azaldu zuenez, “fenomeno honekin ez genuen kontatzen orain dela urte batzuk, ez zegoen iragarrita. Ikasle etorkinak dituzten eskolak ikasten ari dira hau guztia kudeatzen, baina ez sistema osoak. Hezkuntza sistemak aurre egin dio, baina ez sistema osoak. Eskola batzuk lan asko egin dute eta beste batzuk bat ere ez. Hori guztiari erantzuteak lan gehiago eskatzen du, eta administrazioak ez dio horri behar bezala erantzuten. Baliabiderik ez badago ikasle horiek desabantailan daude eskolan”.
Estrategikoa da “etorri gurekin, ikasi euskara” mezua, Barquinen ustez. “Etortzen dira eta gure egoera soziolinguistikoarekin egiten dute topo, eta ez dute erraz ulertzen. Eta nola ulertu? Zergatik ikasi behar dute beraien seme-alabek, kalean entzuten ez den hizkuntza bat? Hala ere, esan egin behar zaie ezinezkoa dela haien seme-alabek gaztelaniaz ez ikastea nahiz eta eskola euskaraz izan. Euskara jakiteak abantailak dituela azaldu behar zaie eta beste minorizazio batera eramango ez dituela argi esan behar zaie”.
Ikasle horiek maitatu eta erakarri behar ditugula eta praktikak aldatu behar direla dio Barquinek. “Nongoak diren, noiz uzten dioten etorkin izateari... Ume hauei transmititu behar zaie hemengoak direla, baldintzarik gabe. Erronka handia daukagu gizartean eta hezkuntza sisteman. Aniztasunaren diskurtsoa hedatua dago, baina gero, praktikan, guraso eta irakasle askok ez dute ikasle hauekin lan egin nahi. Hezkuntza-kalitatea jaisten dela eta gelak erdaldundu egiten direla esaten dute batzuk. Kezka horiek ditugu eta guzti horretaz hitz egin beharra dago”.
Amelia Barquin
Imanol Canales eta Garikoitz Lasa:
"Antzerkia euskararen erabilerarako ezinbestekoak diren autoestima, afektibitatea, erosotasuna... garatzeko tresna paregabea da"
Bilboko Ave Maria ikastetxeko Imanol Canales eta “Antzerkhizkuntza-ko Garikoitz Lasak antzerkiaren bidez euskara lantzen duen proiektua azaldu zuten. Eskolako Kurrikulumean sartutako programa da, ikasturte osoan egiten dena. Garikoitzen esanetan, “antzerkia ikasteko, egiteko eta taldean zoriontsuago izateko aukera ematen diegu LH 5-6 eta DBHko ikasleei, euskararen bidez. Harremanak lantzen ditugu eta euskara txarto egiteko aukera aldarrikatzen dugu”. Ave Maria ikastetxea Txurdinagan dago, Otxarkoaga inguruan, eta euskararekiko jarrera ez da erraza. Ikasle guztiak inportante sentiarazi nahi dituzte, “hizkuntza ez dute menperatzen, lotsa sentitzen dute eta batzutan kontzezio batzuk egin behar izaten ditugu”. Antzerki teknikak erakusten dizkiete, “zailtasun pila bat ditu antzerkiak eta ikasturte amaieran, nolako lana egin duten ikustean, “flipatuta” gelditzen dira. Eredu baikorrak eta alaiak bultzatu nahi ditugu ekintza motibagarri batekin, antzerkiarekin”.
Hizkuntza ulertzeaz gain, hizkuntzak dakarrena barneratzea lortzen dute, “gauza bat da ulertu eta bestea geurea egitea, eta hori sentimenduen bidez egiten dugu”.
Bizkaiko herri askotan egiten ari dira horrelako proiektuak. Helburuak euskara planek markatzen dituzte eta proiektu bakoitza desberdina izaten da. Horrelako zerbait egiteko irakasleen inplikazioa oso garrantzitsua dela azpimarratu zuten. Eragileak irakasleak, eskolak, udalak eta beste eragile batzuk izaten dira.
Imanol Canales eta Garikoitz Lasa