Musika jaialdia hartuko du Coliseo antzokiak martitzenean

Musika jaialdia hartuko du Coliseo antzokiak martitzenean
2016/12/26 eta kitto!
Eibarko Sare-ren "#StopDispertsioa/ Ibon Etxera" kanpainaren barruan, abenduaren 27rako (martitzena) jaialdia antolatu dute. Coliseo antzokian izango den ekitaldia 20:00etan hasiko da eta herriko hainbat musikarik jardungo dute: Maite Arroitajauregi (Mursego), Zaloa Urain (Kokein), Arrate Gisasola, Norton (EH Sukarra), Asier Serrano, Mikel Arrieta, Josu Gil eta Joseba Arrillaga… eta beste hainbat. Sarrerak Depor, Buenos Aires eta Beleko tabernetan aurretik erosteko aukera dago edo, bestela, jaialdiaren aurretik ere salgai ipiniko dituzte (10 eurotan, 5 eurotan langabetu eta ikasleentzat).

sare-jaialdi