Juan Antonio Palacios argazkilariak bi sari jaso ditu Irunen eta Gernikan

Eibartarrak Irungo Argazki Lehiaketako Ohorezko Makila jaso du, eta Gernikako Photoka Sarian lehen saria eta Espainiako Argazkilaritza Konfederazioaren urrezko domina eskuratu ditu.
Juan Antonio Palacios argazkilariak bi sari jaso ditu Irunen eta Gernikan
2026/11/23 15:39
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak bi sari jaso ditu joan den barikuan, azaroaren 20an, Irunen eta Gernikan egindako sari banaketa ekitaldietan. Batetik, XXXVII. ‘Ciudad de Irun’ Argazki Lehiaketako Ohorezko Makila jaso du, ‘Tera’ izeneko argazki-bildumarekin. Bestetik, Gernikako XI. Photoka Sarian lehen saria eta Espainiako Argazkilaritza Konfederazioaren urrezko domina eskuratu ditu.

Irungo lehiaketaren 37. edizioan, Palacios izan da saridun nagusia. Eibartarrak hiru argazkiz osatutako ‘Tera’ bildumarekin lortu du lehiaketako sari nagusia, eta joan den barikuan jaso zuen Ohorezko Makila. Guztira, 64 argazkilarik hartu dute parte aurtengo lehiaketan, eta 182 argazki aurkeztu dituzte.

Eibartarrak hiru argazkiz osatutako ‘Tera’ bildumarekin lortu du lehiaketako sari nagusia.


Gernikako Photoka Sarian ere aitortza jaso du Palaciosen lanak. XI. edizioan, gai libreko teknika librearen kategorian lehen saria eskuratu du, ‘Retrato de una sardina’ argazkiarekin. Horrez gain, Espainiako Argazkilaritza Konfederazioaren urrezko domina ere jaso du.

'Retrato de una sardina', Juan Antonio Palacios.

Bi sari horiekin, argazkilari eibartarrak beste bi aitortza gehitu dizkio bere ibilbideari.