Pentsioen inguruko hitzaldia emango dute eguaztenean Casa del Pueblo-n

Pentsioen inguruko hitzaldia emango dute eguaztenean Casa del Pueblo-n
2017/01/15 eta kitto!
Eibarko Sozialistek pentsioen inguruko hitzaldia antolatu dute eguaztenerako, Casa del Puebloko aretoan, 19:00etan. "El futuro de las pensiones" izenburuko hitzaldia herritar guztientzat zabalik egongo da eta Casa del Pueblo-ren mendeurrenaren harira antolatu dute. Hizlariak Mª Jesus San Jose (Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia sailburua), Raul Arza (UGT Euskadiko idazkari orokorra) eta Alberto Alonso (PSE-EEko Enplegu idazkaria) izango dira.