Sagardo eta ardo ekologikoen dastaketa antolatu dute eguenerako

Sagardo eta ardo ekologikoen dastaketa antolatu dute eguenerako
2017/03/20 21:11
eta kitto!
Eguenean, 19:00etan sagardo eta ardo ekologikoen dastaketa egingo da Natural Biodendan, Solera Eibarresako Enrike Baztarrikaren eskutik. Dastaketarekin hasteko Galiziako sagarrekin egindako Maeloc sagardo ekologikoa aukeratu dute eta, ondoren, hainbat ardo probatzeko aukera izango da: Sherezhade viura eta verdejo (Errioxa), Herrigoia mazerazio karbonikoa 2016 (Arabar Errioxa), Dominio de Laertes ontze ertaineko ardoa 2014 (Errioxa), El Pacto ardo ondua 2014 (Errioxa) eta Costalarbol %100 Grazian (Errioxa).