Santa Agedaren omenezko kalejirak herriko kaleetan

Santa Agedaren omenezko kalejirak herriko kaleetan
2017/02/04 eta kitto!
Bihar Santa Ageda eguna dela eta, ohiturari jarraituko diote askok, bezperan koplak kantatzeko kalejirak eginda. Gaur eguerdian hala egin dute ...eta kitto! Euskara Elkarteak deitutako santaeskera bildu direnek, Eibarko Kantuzaleak eta Musika Eskolako trikitilariak tartean. Kaleetan Kantuz abesbatza ere eguerdian irten da kalejiran eta iluntzean, berriz, Sostoa abesbatzaren eta presoen aldeko taldearen txanda izango da. Argazki bilduma ikusteko mediatekara sartu.

https://youtu.be/TPQrM4qR5gE

image image