Sardinaren entierru txikiarekin agurtuko ditugu Aratosteak

Sardinaren entierru txikiarekin agurtuko ditugu Aratosteak
2017/02/28 10:36
eta kitto!
Aratoste Martitzena da gaur eta, urteroko moduan, Aratosteei datorren urtera arte agur esateko ordua ailegatu zaigu. Aurretik, baina, ekitaldiz betetako arratsaldea daukagu:  17:00etatik aurrera umeendako jolasak egingo dira Untzagan, Astixaren eskutik eta, horiek amaitzean,  18:30ean "Sardinaren entierru txikia" egingo da, Hortzmuga antzerki taldearekin eta trikitilariek lagunduta. Eta, jarraian, umeendako diskoteka bihurtuko da Untzagako karpa Arima Cool Tour taldearekin.