Tatuajeak egiten batutako dirua Berritxuak eta AFESD elkartekoei eman diete

2017/04/04 eta kitto!
Martxoko azken zapatuan Untzagako jubilatu etxean egin zuten "Los tatuajes marcan la diferencia" elkartasun tatuajeak egiteko jardunaldia benetan arrakastatsua izan zen. Eibarko Aratattoo estudioko Javi Garciaren ekimenez antolatutako ekitaldian zortzi tatuatzailek hartu zuten parte eta, egun osoan lanean ibili eta gero, 5.500 euro baino gehiago biltzea lortu zuten. Argazkian ikus dezakezuen moduan, batutakoaren erdia Berritxuak elkartekoei eman diote eta beste erdia, berriz,  AFESD elkartekoei, gaixotasun arraro eta diagnostiko barikoen inguruan egiten duten lanarekin jarraitu dezaten. Ekitaldiko argazkiak ikusteko joan gure mediatekara.