Txokolate-fabrikara bisita goxoa

Txokolate-fabrikara bisita goxoa
2017/02/13 eta kitto!
Joan zen zapatuan...eta kitto! Euskara Elkarteak Mendaroko Txokolate Fabrikara antolatu zuen irteeran hogei lagunek eman zuten izena, eta Eibarren trena hartuta abiatu ziren Mendarora zapatu goizean. Han zegoen zain Isaura, bertako beharginetako bat, eta bere azalpenei esker Mendaroko Txokolate Fabrikaren ia 200 urteko historiaren nondik norakoak ezagutu zituzten. Txokolatea dastatzeaz gain, bertako txokolate eta bonboiak erosteko ere aprobetxatu zuten.

txokolate post 1txokolate post 3txokolate post 4txokolate post 5txokolate post 6