Asola Berri Iru Txirlo Elkartea

Asola  Berri  Iru  Txirlo  Elkartea
26 Uzt
12:54

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Elkartearen jatorria Mandiola bailaran dago. 1950. urtean Victor Ugarteburuk merendero bat jarri zuen Asola Berri baserrian; bertan bazkariak, bokadilloak eta edariak saltzen ziren, eta domeketan joaten ziren familiei aisialdirako aukera bat eskaintzeko asmoarekin bolatoki bat jartzea erabaki zuen. 1962. urtean Asola Berri kirol elkartea sortu zen bolatokiko 30 bazkiderekin. 1968an elkartea Arrate auzora eramatea erabaki zen. 70. eta 80. hamarkadetan Ospitala, DYA eta Odol Emaleen elkarteen aldeko txapelketak egiten ziren. Bestalde, sasoi hartan 3 aldiz irabazi zuten Bakailao Txapelketa, eta beste behin tortilla txapelketa. 2002an Asola Berriko taldetxo bat Venezuelara joan zen txapelketa batean parte hartzera eta txapeldunen garaikurrarekin bueltatu ziren.
Ekintza nagusiak:
Zenbaezinak dira urte hauetan Asola Berriko gizonezko, emakumezko zein bikotezko taldeek lortu dituzten garaikurrak. Asola Berriko guztiak dira Eukadiko Iru Txirlo Federazioko kide. Aipatu beharra dago elkartean oso sukaldari onak daudela. Urtean 300 arkume burduntzian erretzen dituzte. Martxoaren 19an eta urriaren 12an anaiarteko bazkariak egiten dira, eta amaieran iru txirlo sariak banatzen dituzte. Gaur egun 48 bazkide inguru daude elkartean, 3 emakume eta 45 gizon, eta azken aldian jende gazte asko ari da sartzen elkartean.

Telefonoa: 688 85 95 45
Helbidea: Arrate bailara, 31
e-maila: s.d.b.asolaberri@gmail.com

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »