“Azaroak 25: Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna” (Arantza Alvarez)

0    Iritzia 
Ana
“Azaroak  25:  Indarkeria  Matxistaren  Kontrako  Eguna”  (Arantza  Alvarez)
20 Aza
9:52

Azaroaren 25a emakumeen aurkako indarkeria salatzeko eta horren inguruan sentsibilizatzeko mundu mailako eguna da; herrialde guztietan inkarkeria hau ezabatzeko politikak erreklamatu behar direla gogoratzeko eguna. 1999an Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak azaroaren 25a izendatu zuen Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunerako.
Zergatik aukeratu zen egun hori? Konbokatoriari 1981an Latinoamerikako mugimendu feministak ekin zion, Dominikar Errepublikan Mariposas bezala ezagunak ziren Patria, Minerva eta María Teresa Miranal ahizpak erahil zituzten data gogoratzeko. Rafael Leónidas Trujilloren diktaduraren kontra aritzeagatik bortizki erahil zituzten 1960an.
1993an Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak Emakumearen kontrako indarkeriaren aurkako deklarazioa onartu zuen. Adierazpen horretan modu honetan definitu zen emakumearen kontrako indarkeriaren terminoa:
Lehen artikulua.- “Emakumearen kontrako indarkeria” bezala ulertzen dira, emakume izateagatik, kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragin ditzaketen indarkeria-ekintza guztiak; baita ekintza horien mehatxuak, koakzioa edo bidegabezko askatasun ukatzea, bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen badira.
Bigarren artikulua.- Emakumearen aurkako indarkeriak ondorengo ekintzak ditu bere baitan, nahiz eta hauek bakarrak ez izan:
– Familiaren barruan gerta daitekeen inkarkeria fisiko, sexual eta psikologikoa, eta horien barne tratu txarrak; etxe barruan gertatzen diren nesken abusu sexualak; ezkonsariarekin loturako indarkeria; senarrak egindako bortxaketa; emakumeen genitalen mutilazioa eta emakumeentzako kaltegarriak diren beste jarduera tradizionalak; familiako beste kideek egindako bortizkeria ekintzak; eta esplotazioarekin lotutako indarkeria.
– Komunitatearen barruan orokorrean egindako bortizkeria fisiko, sexual eta psikologikoa, eta horren barne bortxaketa; abusu sexuala; akosoa eta intimidazio sexuala lan-esparruan, hezkuntza-erakundeetan eta beste lekuetan; emakumeen salerosketa eta behartutako prostituzioa.
– Estatuak egindako edo toleratutako biolentzia fisiko, sexual edo psikologikoa, edonon gertatzen dela ere.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »