“Bikote guztiak ez dira urteekin aspertzen” (Arantza Alvarez)

0    Iritzia 
CDwes76
“Bikote guztiak ez dira urteekin aspertzen” (Arantza Alvarez)
2018, Eka 03

Galdera arrunta da, batez ere gazteen artean: “bikoteak ez al dira denborarekin aspertzen?” Egiazkoa da uste hau?
Lehenik eta behin nekea eta ohitzearen artean bereiztu beharra dago. Bigarren terminoa azaltzen hasiko gara: ohitzea. Etxean gaude, lasai irakurtzen edo sakeleko telefonoari begira… euriak kalean egiten duen soinua entzuten dugu fondo moduan. Apurtxo bat geroago ez dugu euriaren soinua somatzen, ez badiogu arreta berezia eskaintzen. Zer gertatu da? Gure burmuina ohitu egin da soinu hori entzuten eta jadanik ez dio arreta berezirik eskaintzen, nahiz eta soinu-estimulu horrek zure inguruan egoten jarraitzen duen. Euriaren soinua entzutera ohitu gara.
Egoera berbera, baina entzuten duguna aldameneko etxebizitzako obrak dira. Zarata horrek ondoeza eta deserosotasuna sortzen digu eta amaitzea nahi dugu. Nekea sortzen digu. Estimulu batek sentsazio desatseginak sortzen dizkigunean, ez gara hain erraz ohitzen.
Beste adibide bat: Horman munduko koadrorik ederrena jarriko bagenu, denborarekin ikusten ohituko ginateke eta ez liguke hasierako erreakzio bizia sorraraziko. Egunero ikusten ohitu gara. Honek ez du esan nahi ez zaigunik gustatzen, edo molestatu egiten gaituenik. Ez gara nekatu, berriro ere kasu egiten badiogu, inpresio atsegina eragiten digulako. Baloratu egiten dugu berriro ere.
Nekea terminoa ohitzea-ren sinonimo bezala erabiltzen dugu, eta ez da horrela. Nekea asperdurarekin, behingoz amaitzea nahi duzun sentsazio negatiboekin lotuta dago.  Bateron batekin edo zeozerrekin ohitzen zarenean ez zaitu zergatik molestatu behar.
Hori gertatzen da denboran dirauten harremanekin: ohitura bat sortzen da, jadanik ez da bizitzen maitemintze etapan, non  guztia muturreko intentsitatea baitzen, baina baita efimeroa ere. Baina horrek ez du esan nahi zure bikoteak nekatu egiten zaituenik. Neke horretara ailegatzen da harremana ez bada zaindu: ez gaitu molestatzen maite gaituenak eta maite dugun horrek. Amodioa iraunkorragoa eta egonkorragoa da: bidea eraikitzen du.
Arazoa etor daiteke norbaitek berrikuntzak eta  intentsitatea modu jarraituan bilatzen dituenean. Errutina zerbait ezkor bezala ikusten badugu eta horrekin modu indibidualean amaitu nahi badugu, guztiak asperraldi-sentsazioa emango digu. Ona da aldaketak bilatzea bizitzari berritasunak gehitzeko, proiektu berriekin motibatzea, baina bikote moduan ere egin daiteke.

Ikusteko: “Amour”

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »