“Errepublikaren nostalgikoak” (Imanol Magro)

0    Iritzia 
CDwes76
“Errepublikaren  nostalgikoak”  (Imanol  Magro)
01 Mai
7:54

Bi aste dira Espainiako errepublikaren bandera eskegi genuela Untzagan. Gero ondo gorde genuen hurrengo urtera arte, inor haserretu ez dadin. Folklorea bukatuta, lau txapligu bota, eta kitto. Espainian politikari batek baino gehiagok egin dio barre errepublika itzultzearen ideiari, tartean Jose Luis Abalos alderdi sozialistako antolakuntza idazkariak. 1931an Eibarko udaletxean zeuden sozialistek etorkizuneko bere alderdikidearen barrea entzun izan balute… Baina tira, urtez urte, eibartarrok nostalgiaz gogoratzen dugu 1931ko apiril hura, eta nostalgia beti da arriskutsua, iragana deformatu, eta bide batez, edertu egiten duelako. Diot, eibartarrek apiril hartan egin zituzten gauzetako asko, egun, indarkeria ekintzatzat, matxinada delitutzat, edo zuzenean terrorismotzat joko lituzketelako, eta alderdi politiko gehienek gaitzetsiko lituzkete. Errepublikaren aldarrikapena bandera eskegitzea baino gehiago izan zen. Ez da ahaztu behar, esaterako, herritarrak indarrean sartu zirela Guardia Zibilaren koartelera bandera eskegitzera. Guardia Zibilek, zentzuz, ez zuten jende uholdea erreprimitu, eta hiritarrek armak kendu zizkieten. Eta gaur egun halako zerbait, edozein eraikin publikotan pasako balitz, zein erreakzio legoke? Katalunian ikusi da CDR delakoekin, edo Euskal Herrian, edo Murtzian trenbideak estaltzea eskatu zutenekin. 1931n eibartarren sugarrak ere kritikak jaso zituen, matxinatu deitu zituzten, eta euren jarduna oso arriskutsua zela esan zuten egunkarietan. Orain, aldiz, heroi eredu dira. Zein da beraz matxinatu arriskutsu eta heroiaren arteko aldea? 87 urte.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »