“Sexualitatea heldutasunean” (Arantza Alvarez)

0    Iritzia 
Ana
“Sexualitatea  heldutasunean”  (Arantza  Alvarez)
06 Api
1:46

Ariketa bat proposatuko dizut. Itxi begiak eta imagina itzazu eszena hauek:
1. Parke batean pasiatzen zabiltza, banku batera hurbiltzen zara eta bertan bi pertsona pasio handiz elkar musukatzen ikusten dituzu…
2. Filma bat ikusten duzu eta sexu eszena bat dago protagonisten artean…
3. Hondartzako ertzean pasiatzen zoaz eta bi pertsona biluzik bainatzen daude, eta olatuekin jolasean…
4. Kalean eskutik helduta doan bikote batekin gurutzatzen zara…
5. Taberna bateko terrazan zaude, zure ondoan pertsona bat dago (emakumea edo gizona) eta oso erakargarria delako begira gelditzen zara, bere portaera sentsuala dela iruditzen zaizu…
Eta oran esaidazu, ze pertsona irudikatu duzu eszena bakoitzean? Sexua, adina, itxura fisikoa…? Gerta daiteke imaginatu dituzun pertsona horiek, printzipioz, heterosexualak izatea. Sozialki baldintzatuta gaude, eta edozein egoerari buruzko lehen irakurketak bat egiten du gehiengoaren tendentziarekin. Gure pentsamenduak,  posibilitateak handitu eta dibertsitate sexuala eta aukera gehiago ikusi beharrean, txikitu egiten ditu.
Gainera, zer adin daukate zure pertsonaiek? Zure adinaren arabera, pertsona gutxi gorabehera gazteak imaginatu dituzu, nerabezarotik heldutasunera bitartean daudenak. Norbaitek pertsona nagusiak irudikatu ditu? 60 urte baino gehiagoko jendea, jubilatuak, esate baterako. Agian, 4. egoeran… Eta besteetan?
Zoritxarrez, egoera erotikoak bakarrik pertsona gazteekin imaginatzeko programatuta gaude.  Pertsona adindu edo zahar batek sexuarekin disfrutatzeko eskubiderik ez balu bezala. Afektu adierazpena onartu daiteke (4. egoera), baina erotismo adierazpena irudikatzea kostatu egiten zaigu.
Betiko gaztetasunaren gizarte honetan, pertsona nagusiek ezin dute desiatu, eta are gutxiago, ezin dira desiatuak izan. Zenbat adindu ikusi dituzue biluzik zineman? Izan ere, arraroa egiten zaizu nagusi bat horrela ikustea, ohitura falta dela eta. Batzuk uste dute nagusien gorputza zatarra dela, bakarrik gazteen gorputzak direla ederrak. Gaztetasuna = edertasuna. Hondartza naturista batean 70 urtetik gorako pertsona biluzi batek atentzioa deitzen du… Harrigarria da betidanik nudismoa praktikatu duen pertsona batek, orain, bere adina dela eta, bere gorputza tapatu behar izatea, gure estetika kontzeptu limitatu eta krudela ez iraintzeko.
Sensualitatea edo erakargarria izateko aukera ere gaztetasunarekin lotuta joaten da. Kostatu egiten zaigu nagusi baten portaeran erotismoa somatzea… sinpleki, bilatu ere ez dugu egiten.
Ez da berdin ikusten bi nerabek edo bi pertsona nagusik pasioa erakustea. Afektu adierazpenak badira, tira!… baina sexualak (musu apasionatu bat) intimitaterako utzi behar dira 50 urtetik gora edo.  Eta ezta pentsatu ere 80 urterekin kalean musukatzea!… Eta zergatik ez? Diñot nik… Ez da ezer gertatzen 20 urteko bi gaztek elkar musukatzen badute, geltoki batean agurtzeko, baina aitxitxa-amamek etxean egin dezatela…
Desioak ez dauka adinik, plazerra edozein adinetan sentitzen da, edertasuna edade guztietan dago…

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »